Colegio Aldatze Ikastetxea Eibar

Aldatze Hezkuntza Proiektua

Guztioi irekitako zentroa gara

Aldatze Eibarren dago, Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarearen partaide dena (INNPULSO Sarea). Aldatzeko hezkuntza-proiektuak ikerketa babestearen eta ezagutzarako sarbidea erraztearen aldeko apustua egiten du.

Baina ez hori bakarrik. Gizartean ikustea gustatzen zaizkigun kristau baloreak (elkartasuna, laguntasuna, lankidetza eta eskuzabaltasuna) sustatzen dituzten jarduerak eta zereginak diseinatzen ahalegintzen gara, inolako dogmakeria eta doktrinamendurik gabe ordea, areago, pentsamendu-askatasuna eta eta espiritu kritikoasustatuz.

Hortaz, autonomoak, sentikorrak eta inguruarekiko eta komunitatearekiko konprometituak izan daitezen prestatzen ditugu pertsonak.

Guztioi irekitako zentroa gara. Pertsona guztiak errealitate pluralean sartzeko lan egiten dugu. Gure ikasleen familiekin ere gertuko lotura ezartzea gustatzen zaigu.

Colegio Aldatze Ikastetxea Eibar

Misioa

Kristau inspirazio batetik, Aldatzeko hezkuntza-proiektuak ikasleei laguntzen die, irizpide propioa, autonomoa, errukiorra eta konprometitua duten pertsona gisa hazteko.

Beren bizi-proiektua garatzeko eta gizarte adiskidetu eta justu baten alde lan egiteko behar dituzten tresna guztiak ematen saiatzen gara.

Gure helburua da inor ez gelditzea nahi bezain urrun iritsi gabe, munduan duten lekua eta zoriontsu egingo dituen lanbide bat aurkitu arte.

Colegio Aldatze Ikastetxea Eibar

Ikuskera

Arreta pertsonalizatuaren eta gure desberdintasunen gainetik batzen gaituena ikusten lagunduko digun espiritualtasunaren aldeko apustua egiten dugu.

Giro atsegina eta kooperatiboa sortzen dugu, ikasleekin eta familiekin harreman hurbila izateko, hezkuntza-komunitate osoak gure proiektuan parte har dezan.

Colegio Aldatze Ikastetxea Eibar

Balioak

Colegio Aldatze Ikastetxea Eibar

Aukera estrategikoak

Hezkuntza-proiektu berritzailea, propioa, malgua eta etengabe aldatzen ari dena dugu, gizarte- eta hezkuntza-aldaketetara egokitzeko. Hori aplikatzeko gure aukera estrategikoak hauek dira:

  • 1
    Bideragarritasun ekonomikoari eustea.
  • 2
    Gure ikasleen etengabeko ikaskuntza erraztuko duten ezagutza-oinarria eta ikasteko ohituren oinarria finkatzea.
  • 3
    Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea.
  • 4
    Ikasleei bizitza erraztuko dieten zerbitzu bal