Lege-oharra

1. Enpresaren datuak

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, hona hemen enpresaren identifikazio-datuak.

Entitatearen izena: ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEA
IFK/IFZ: R2000030C
Egoitza: Aldatze 5, 20600, Eibar (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943701150
Helbide elektronikoa: aldatze@aldatze.org

2. Jabetza intelektuala

Webgune honen iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAren alde, eta ezin da webgunea guztiz edo partzialki birsortu eta/edo argitaratu, informatikoki tratatu, banatu, hedatu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu, ezta titularrari legez aitortutako bestelako eskubiderik erabili ere, ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAren aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.
Erabiltzaileak modu pertsonal eta pribatuan bakarrik erabil dezake webgune honetan agertzen den materiala, eta debekatuta dago merkataritza-helburuetarako edo legez kontra erabiltzea. Jabetza intelektualeko eskubide guztiak ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEA erakundearenak dira.

ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk aurretik jasotako baldintza horiek betetzen direla eta webgunean jasotako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du, eta dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu erabiltzaileak arau-hausteren bat egiten badu edo baldintzok betetzen ez baditu.

3. Datu pertsonalen babesa

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza webgune honetako “Pribatutasun politika” atalean aurkituko duzu.

4. Askotarikoak

  • A.- ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk aldatu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe, webgunean jasotako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.
  • B.- ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO. Ondorio horietarako, ez dira publizitate engainagarritzat joko ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAren webguneko ataletako edukian izan daitezkeen eta informazioaren mantentzea eta/edo eguneraketa guztiz ez egitearen edo gaizki egitearen ondoriozkoak diren akats formal edo zenbakizkoak. ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsok horien berri izan bezain pronto konponduko ditu.
  • C.- ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk EZ DU MERKATARITZA-KOMUNIKAZIORIK BIDALIKO HALAKOAK DIRELA JAKINARAZI GABE, Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat joko ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAren familiei eta bezeroei bidaltzen zaien informazioa, baldin eta horren helburua familien eta bezeroaren eta ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAren arteko harremanari eustea bada, baita informatzeko, trebatzeko eta familiak eta bezeroak enpresarekin kontratatuta dituen zerbitzuaren berezko bestelako jarduerak egiteko bada ere.
  • D.- Erabiltzaileak, webgune honetara sartzen denean edo horretan jasotako informazioak erabiltzen dituenean, arau aplikagarririk urratzen badu, ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEA ez da horren erantzule izango.
  • E.- ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEA ez da webgune honetako informazioa, materiak eta programak erabiltzearen ondoriozko kalte eta galeren erantzule izango, horien izaera gorabehera. Erabiltzaileari webgune honen bidez hirugarrenek eskaintzen dituzten prestazio eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dieten estekak (linkak) eta hipertestua ez daude ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAren kontrolpean; hortaz, enpresa ez da horietan jasotako informazioaren erantzule, ezta informazio horren ondoriozko efektuen erantzule ere.
  • F.- Hirugarren aldeek legez kontra erabiltzen badituzte aipatu erakundearenak izan gabe webgunean agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak, merkataritza-markak, ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEA ez da horren erantzule izango. Ez da, halaber, webgune honetatik beste batzuetara joateko esteketako edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule izango.
  • G.- Azken batean, erabiltzaileak webgunean agertzen diren zerbitzuak, edukiak, estekak (linkak) eta hipertestuak nola erabiltzen dituen, horren erantzule bakar izango da.

Pribatutasun adierazpen luzea

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Entitatearen izena: ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEA
IFK/IFZ: R2000030C
Egoitza: Aldatze 5, 20600, Eibar (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943701150
Helbide elektronikoa: aldatze@aldatze.org

ZER XEDETARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

679/2026 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak, baita gure arteko harremanean sortzen direnak ere, honako helburu hauetarako erabiliko direla:
Irakaskuntza eta hezkuntza-kudeaketa eta jarraipen akademikoa eta sanitarioa, ikasleen arretarako beharrezkoa den neurrian.
Jarduera osagarriak eta/edo eskolaz kanpokoak egitea.
Zentroaren jardueren zabalkundea.
Gurasoen edo tutoreen datuen kontabilitate, zerga eta administrazio-kuotak kudeatzea, eta komunikazioak bidaltzea eman digun edozein bitartekoren bidez.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Ematen diren datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak edo haren legezko ordezkariak horiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, baldin eta jaso edo erregistratu ziren uneko xedea lortzeko beharrezkoak edo egokiak badira –aplika daitezkeen preskripzio-epeetan gordetzeko beharra barne–.

Datuen kontserbazioa ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk dituen legezko betebeharren araberakoa izango da. Aipatu epeak igarota, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, euskarrietan jasota zegoen informazioa berreskuratu ezin izango dela bermatuta.

Legitimazioa

Interesdunak emandako baimena da datuen tratamenduaren legezko oinarria. Berariaz eta zalantzarik ez eragiteko moduan eskuratu behar da baimena, datuak jasoko dituzten dokumentu eta inprimakiak bete eta bidaliz –paper zein formatu elektronikoan–. Datuak jasotzen dituen erakundearen dokumentu guztiek klausula informatiboak dituzte, datuak babesteko araudian xedatutakoa betez; horien bidez, baimena berariaz adierazten du interesdunak, dokumentuak sinatuta edota webgunean dauden inprimakiak bidalita.

Tratamendua zilegi izango da, baita, kontratu bat egikaritzeko edo interesdunei eskaintzen zaizkien zerbitzuetako bat emateko beharrezkoa denean, baldin eta interesdunak haren parte badira edo, haiek eskatuta, kontratu aurreko neurriak ezarri behar badira (DBEOren 6.1.a eta b artikuluak).
ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEA legitimatuta dago, baita, berezko dituen betebehar legalak betetzeko eta interes legitimoak asetzeko, betiere horien gainetik interesdunen interes edo oinarrizko eskubideak gailentzen ez badira.
Legitimazioaren kausa baimena bada, baimena edozein momentutan ezezta daiteke.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Datu horiek zure baimenik gabe ez zaizkio beste ezein erakunderi lagako, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik. Hori dela eta, baimena berariaz eskatuko da datuak beste edozein erakunderi laga baino lehen.

Baimendutako xedeak kudeatzeko, datuak jakinarazi ahal izango zaizkie ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEArekin eta hark ematen dituen zerbitzuekin lotura zuzena duten erakunde edo pertsonei. Era berean, zure informazio pertsonala administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien esku ere egongo da, tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunei aurre egiteko, betiere lagapenak legearen babespean badaude.

Zure datuak jakinarazi ahalko zaizkie, baita, nolabaiteko zerbitzuak (aholkularitza, mantentze informatikoa, marketina, prestakuntza edo ikuskaritza) ematen dizkiguten enpresei. Erakunde horiek aipatu zerbitzuak emateko beharrezkoa den informazio pertsonalerako sarbidea izango dute soilik, eta, horretarako, «tratamendu-eragile» kontratu bat izan beharko dute, zeinetan jasota egongo baita, konfidentzialtasuna bermatuta, ezin izango dutela informazioa beste helburu batzuetarako erabili eta informazioaren osotasun eta eskuragarritasuna bermatzeko neurriak ezarriko dituztela.
Ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusi, ez Europar Batasunetik kanpora, ez EB 679/2016 erregelamenduan xedatutako datuen babesari buruzko estandarrak betetzen ez dituzten erakundeetara.

Zein da datuen jatorria?

ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunak berak emandakoak dira, edota publikoarentzat eskuragarri dagoen beste iturri batetatik eskuratutakoak.

Zer datu kategoria tratatzen ditu ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk?

ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk tratatuko ditu zuk ematen dituzun datuak, zeinak honako kategoria hauetakoak izan baitaitezke:

  • Identifikazio-datuak eta helbideak
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak
  • Enpleguaren xehetasunei buruzko datuak
  • Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruei buruzkoak
  • Merkataritza-informazioa

Zer eskubide dituzu?

Edozein pertsonak du eskubidea ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez egiaztatzeko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat jasotzeko. Eskubidea dute datuak eguneratzeko, baita datu okerrak zuzendu daitezela eskatzeko, edo, hala badagokio, ezaba daitezela eskatzeko ere, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako.

Kasu jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik. ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoengatik kontrakoa egiteko aukera duenean, edo izan litezkeen erreklamazioak egikaritu edo horien aurrean defendatzeko.

Egoera jakin batzuetan, DBEOren 18. artikuluan aurreikusita daudenetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Horrelakoetan, ALDATZE- SANTA MARIA DE LA PROVIDENCIA IKASTETXEAk datuak tratatu egingo ditu, gorde gabe, interesdunaren baimenarekin edo erreklamazioak egin, egikaritu edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko, edo Batasunaren edo Estatu kide jakin baten interes publikoa bermatzeko.

Datu pertsonalen tratamenduan, onlineko ingurunean datu pertsonalak ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea aplikatzen bada, ahazteko eskubidea dute interesdunek, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasun-eskubideari dagokionez, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak irakurketa mekanikoa ahalbidetzen duen ohiko formatu batean eskuratzeko eta beste arduradun bati transmititzeko.

Interesdun orok du eskubidea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dakarzkion erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne, salbu eta DBEOren 22.1. artikuluan aurreikusitako egoeretan.

Interesdunak eskubidea dauka datuak ezabatzeko, dela datuak jaso edo tratatzeko arrazoia desagertu delako, dela tratamendua legitimatzen duen baimena ukatu duelako, dela DBEOren 17. artikuluan adierazitako gainerako arrazoiak eman direlako. Datuak ezabatzeko, euskarri automatizatuetan gordeta dauden datuen goi-mailako ezabatze-prozesua ezarriko da, edo/eta automatizatuta ez dauden euskarriak fisikoki suntsituko dira.

Nola egikaritu daitezke eskubideak?

Idazkia bidali behar da goiburuan adierazitako helbideetara, NANaren edo interesdunaren nortasuna egiaztatzeko balio duen agiri baten kopiarekin batera.

Nola egin daiteke erreklamazioa?

Zure eskubideak behar bezala errespetatu ez direla uste baduzu, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko. Hona hemen harremanetarako datuak: Telefonoak: 901 100 099 / 912 663 517. Posta-helbidea: Jorge Juan 6, Madril.