Aldatzen elkartea Eibar

Aldatzen Elkartea

Eibarko Boluntario-proiektua

Aldatzen elkartea ikasle, guraso eta irakasleentzako boluntario-proiektu bat da, eta, tokiko eta nazioarteko lankidetza-lanaren bidez, komunitatearekin mundu gero eta bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko konpromisoa erakusten dute.

Honako helburu hauek ditugu:

  • Pertsonen hezkuntzan parte hartzea, gizarte-konpromisoaren bidez.
  • Gizartea eraldatzen beste erakunde eta instituzio batzuekin lankidetzan aritzea.
  • Beste pertsona batzuk gonbidatzea helburu bikoitz horretan parte har dezaten.

Horretarako, hiru lankidetza-ildo dituguabian.

Centros Educativos Fe y Alegría de Perú

Peruko Fe y Alegría

Peruko Fe y Alegría ikastetxeak. Hezkuntza-estamentu guztien arteko harremanari eusten diogu.

Lagun Taldea apoyo a disminuidos psíquicos Eibar

Lagun Taldea

LAGUN TALDEA Eibarko talde bat da, urritu psikikoei laguntzeko.

Taldearen jardueretan parte hartzen laguntzen dugu.

Kidenda proyecto de comercio justo

Kidenda

KIDENDA bidezko merkataritzako proiektua da, Alboan, Caritas eta Bilboko Misioek sustatua.

Parte hartzen dugu:

· Bidezko merkataritzatik datozen produktuak saltzeko postu bat antolatu eta garatuz.
· Boluntarioentzako prestakuntza propioa eskainiz.