Colegio Aldatze Ikastetxea Eibar

Multikirola, Zaintza eta Jantokia

Aldatze Ikastetxeko Zerbitzuak

Aldatzen, gure ikasleei hazkunde fisiko eta pertsonalean laguntzen diegu, bakoitzaren beharretara egokituz, eta, horrez gain, gurasoen beharrak ere kontuan hartzen ditugu.

Multikirola eskaintzen dugu, ikasleei gure ikastetxean kirol mota asko praktikatzeko aukera ematen diena. Gainera, haurtzaindegi-zerbitzua eta jantoki-zerbitzua ere eskura ditzakezue.

Zaintza Aldatze Ikastetxea Eibar

Zaintza zerbitzua

Badakigu zaila dela ordutegiak bateratzea. Horregatik, zaintza-zerbitzu bat daukagu familiei laguntzeko beren lan-bizitza eta familia-bizitza bateratzen.

Zuen seme-alabak zaintzen ditugu eskolako hasiera ordua baino lehen.

  • Zerbitzu hau ikasturteko lehen egunetik azkenera arte dago eskuragarri.

  • Izen ematea galdetegi bitartez egiten da.

  • Dagokion kuota sartuko da hilabeteko erreziboan.

Ordutegiak

Multikirola Aldatze Ikastetxea Eibar

Multikirola

Eskolaz kanpoko kirol-jarduerak antolatzen ditugu astean bitan, eta larunbatetan partida edo jarduera bereziak egiten dira.

Eskola-egutegiko lehen 3 asteetan banakako kirolak egingo dira, bi talderen artean aukeratu beharrekoak:

  • 1. Taldea: atletismoa, pilota, saskibaloia, skatea..
  • 2. Taldea: patinajea, judoa, waterpoloa edo duatloia..

Hurrengo 3 asteetan, guztien artean aukeratutako kirola egingo da.

Bestalde, 13 astez futbolean, errugbian eta eskubaloian jokatuko da.

Ikasturteari agur esateko, kirol jardunaldi bat antolatuko da ikasturteko azken asteburuan.

Ikasturte osorako kuota 100 €-koa da eta eskolan ordaintzen da.

Parte hartze zorrotza eskatzen da, jarduerak ahalik eta ondoen egin ahal izateko.

Jantokia Aldatze Ikastetxea Eibar

Eskola-jantokia

Eibartik kanpo bizi bazarete, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar.

Baina Eibarren bizi diren gurasoek jantoki-zerbitzuaren ordutegian lanean ari direla erakutsi beharko dute. Ezinbestekoa da bakoitzaren lan-ziurtagiria aurkeztea, lan-ordutegia zehazteko. Langile autonomoek idazki bat aurkeztu beharko dute informazio berarekin.

Zerbitzu hori hilabete bakoitzeko 10ean kobratuko da banku-helbideratzearenn bitartez, irailean hasi eta maiatzean amaitu.

Jantokian ez dagoen hirugarren egunetik aurrera, menuaren kostua itzuliko da (3,60 €/ egun). Ezinbestekoa da ohar bat bidaltzea aldatze@aldatze.org helbidera.

Ezbertaratze-egunak une horretatik aurrera zenbatuko dira.