ALDATZE ikastetxearen webgune berria garatzen ari gara; webguneak akatsak edota ezegokitasunak ematen baditu edo nabigazioan zehar deskonfiguratzen bada, barka eragozpenak, halako prozesuetan ohiko gorabeherak dira eta. Egun gutxi barru behin betiko bertsioa argitaratuko dugu.

Aldatze Ikastetxea
Probidentziako Santa Maria Ikastetxea
Itunpeko ikastetxea gara, Kristau Eskolaren sareko kidea. Gure hezkuntza-eskaintza elebitasunetik eleaniztasunera doa, eskola-etapa guztiak hartzen dituena.
Gure ustez, heztea gure ikasleei hazkunde pertsonalean laguntzea da, zalantzazko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak eskura ditzaten.