Zuhaitz autoktonoak landatzeko jardunaldia
2023ko otsailaren 20
Zuhaitz autoktonoak landatzeko jardunaldia
Martxoaren 4an ‘Zuhaitz Eguna’ egingo da Eibarren; otsailaren 19an egitekoa zen, baina bertan behera geratu zen. Jardueran bertako 130 arbola edo zuhaixka landatuko dira Lindari izeneko lursailean, Urko mendiaren magalean.
Jarduera Udaleko Ingurumen Sailak antolatu du, Klub Deportiboko Mendi Taldearekin, Eibarko Baso Biziak elkartearekin eta Lurgaia Fundazioarekin batera.
Taldeka egingo da Lindari lursailerarko igoera, eta bi elkargune egongo dira: lehen taldea 9:30ean geratuko da Klub Deportiboan (Toribio Etxebarria 16) eta bestea 10:00etan Artegietan (Amañako ikastetxearen ondoan). Arbolen landaketa 10:30etik 13:00etara bitartean egingo da eta bazkalordurako amaituko da.
Lursailak maila handia duenez eta zati handi batean otez josita dagoenez, landaketak egingo diren eremua zailtasun ertain-handikoa da, eta, horregatik, aurten jarduera 12 urtetik gorakoentzat bakarrik izango da.
Jardueran parte hartzeko plazak mugatuak dira; horregatik, parte hartzeko ezinbestekoa da Lurgaia Fundazioan izena ematea, mezu elektroniko bat bidaliz info@lurgaia.org helbidera, honako datu hauekin: izen-abizenak, adina, e-maila, telefonoa, eta aukeratutako elkargunea. Onartua izatearen berrespena jaso behar da. Izen-ematea martxoaren 2ra arte egin ahalko da.
Gomendatzen da etxeko ura eramatea, goizerako janari pixka bat, mendiko botak edo uretarako botak, eta arropa erosoa.
Anima zaitez eta parte hartu!
Zabaldu informazio hau.
Izena emateko epea martxoaren 2an bukatzen da