BIZILAGUNAK
AZAROAREN 19an
Azaroaren 19an, aurten ere, Eibarren “Bizilagunak” ekimena antolatuko da. SOS Arrazakeriak elkarteak antolatutako ekimena da eta Gipuzkoa osoko herri ezberdinetan antolatzen da. “Bizilagunak” proeiktuaren xedea, hemen jaiotako familiak eta beste toki batzuetan jaiotakoak mahai baten inguruan biltzea da, kultura-arteko bazkariaz gozatzeko. Honen helburua estereotipoak eta aurreiritziak haustea da, eta Euskadin bizi diren herritarrak hobeto ezagutzeko aukera ematen duen ingurunea bultzatzea.
Izen-ematea SOS Arrazakeria-ren web-orritik: https://sosracismogipuzkoa.org/language/eu/bizilagunak-eus/
Epea: Azaroaren 13ra arte egongo da zabalik.
Ekimenaren “spot-a”: https://youtu.be/99WanTKWab8 (EUSK)
Informazio guztia: “Bizilagunak: Mahai istorioak” ekimena Eibarren izango da aurten ere, azaroaren 19an — Eibarko Udala