BIGARREN ESKUKO AZOKA
ABENDUAK 14
IZENA EMAN AZAROAREN 27tik ABENDUAREN 11ra!
Abenduak 14, Errebal Plaza, 10:00etatik 14:00etara
Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte. Bi aukera:
1. Erreserbatu salmenta-postu bat (mahai bat) eta zerorrek saldu erabilitako zeure gauzak.
2. Gordailu-salmentan utzi zure objektuak (10 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko dira salmentaz. Ezin dira eraman: arropa eta osagarriak, bolumen handiko altzariak… Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara.
Oharra: aukera batean zein bestean parte hartzeko, nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea eta adin nagusikoa izatea. Hitzordua emango da.
Izena emateko epea: azaroaren 27tik abenduaren 11ra (biak barne)
Izen-emateak eta informazio gehiago:
www.merkabi.eus/eibar
Tel. 943 670 249
GABONETAKO APAINGARRIAK MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGITEKO TAILERRA
11:30 – 14:00, Errebal Plazia. DOAN
Bi tailer: 3-6 urteko haurrentzat (heldu batez lagunduta) eta 7 urtetik aurrerakoentzat. Iraupena 25 min. Bost txanda aukeran, 11:30etik 13:30era. Plaza mugatuak.
Hartu txanda egun berean!