AURREMATRIKULA 1go aukerako ikastetxean egin behar da.
Ez dago benetako eskabide inprimakirik, eskabidea zuzenean formalizatzen baita aplikazio informatikoan.
Hala ere eskabide inprimakiaren zirriborroa duzu mezu honen bukaeran, nahi izanez gero bertan idatzi eta informazioa aurreratzen joateko.
Eskabide-inprimakirik ez dagoenez, eskabidearen datuak aplikazioan grabatzen amaitzean, bertatik inprimatuko dugu eskabide dokumentua, zeina, balioetsi ondoren, guk zigilatu eta eskatzaileak sinatuko baitu. Dokumentu hori, zigilatu eta sinatua, eskabidearen frogagiri eta egiaztagiri izango da bai guretzat, bai eskatzailearentzat.
Behar bezala beteta eta sinatutako eskabide inprimakiarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
Familia bananduak: hezkuntza-arloko guraso-ahala baliatzeari buruzko epaiaren edo behin-behineko neurrien autoaren zatia aurkeztu beharko da, edo beste gurasoaren idazkia, matrikulazioarekin ados dagoela adierazten duena.
Horretaz gain eskaera guztiek Hezkuntza-Laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia bat erantzun behar dute.
EGUTEGIA: Kontuan izan beharreko data garrantzitsuak
Eskabideak aurkeztea: On-line: 2024ko otsailaren 7tik 23ra.
Eskabideak aurkeztea: Aukeratutako 1go ikastetxean: idazkaritza ordutegian, otsailaren 7tik 23ra.