Teknologia eta osasun mentala – Irakurketa gida 2025

Teknologia eta osasun mentala – Irakurketa gida 2025

2025ko ekainaren 4

Egun on,

Eibarko Liburutegian Altxau Burua Eibar guraso elkartearekin elkarlanean irakurketa gida berria prestatu dugu, teknologiaren eta osasun mentalaren arteko harremanari buruzko baliabide erabilgarriak eta eskuragarriak eskaintzeko helburuarekin.

Ekimen hau ikusgarriago egiteko, interes gune berezi bat jarri dugu Liburutegian, maiatzaren 28tik ekainaren 9ra, “Teknologia eta osasun mentala” izenburupean, eta bertan izango dira eskuragarri, maileguan hartzeko, gidan gomendatutako liburu guztiak.

Gainera, familiek errazago eskuratu ahal izan dezaten, gida bidaltzen dizuegu, pentsatzen lagunduko diguzuela zuen ikasleen familien artean zabaltzeaz.

Gida kontsultatu eta deskargatu daiteke esteka honetan: “Teknologia eta osasun mentala” irakurketa gida (PDF)

Lehen bi orrialdeetan argi eta garbi azaltzen dira argitalpen honek dituen helburuak, ikuspegi hezitzaile eta prebentibotik landuak, eta adin-tarte desberdinetarako irakurketa-proposamenekin osatuak.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu Liburutegira gerturatu eta gogoetarako, partekatzeko eta laguntzeko pentsatutako irakurketa aukera berriak ezagutzera.

Milesker zuen laguntzagatik.

Partekatu!!!