STEAM EUSKADI SARIAK – IRABAZLEAK
2024ko ekainaren 1
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ostegun honetan banatu ditu Hezkuntza Sailak deitzen dituen STEAM Euskadi Sariak, STEAM Euskadi Estrategiaren barruan. Sari hauek Euskadin garatzen ari diren STEAM Hezkuntza sustatzeko praktika onenak aitortzen eta bistaratzen dituzte, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak arte eta humanitateekin lotuta bultzatzeko helburuarekin.
Ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntza Ekimenen kategorian, Eibarko Santa María de la Providencia – Aldatze ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleek aipamen berezia jaso dute (1.000 euroko saria), ‘Zergatik gertatzen dira istripuak?’ proiektuarekin. Ikasleek jostailuzko auto bat diseinatu eta eraiki dute, zirkulazio-istripuak nola gertatzen diren eta nola saihesten diren ulertzeko.