IKUSIKA UDALEKUAK

IKUSIKA UDALEKUAK

2024ko martxoaren 19

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskaren Erakunde Publikoak Hiruko Itunaren barnean euskararen lurralde guztietako gaztetxoentzako udalekuak antolatuko dituzte.
2017. urteaz geroztik euskararen sustapenari buruzko lankidetza ituna, Hiruko ituna hain zuzen ere, adostua dute Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eta Euskararen Erakunde Publikoak. Itunean jasotako jardueretako bat mugaz gaindiko egonaldiak dira. Hori horrela, aurten IKUSIKA Udalekuak antolatu dira “Egin udari zirika!” lelopean eta Ondarroan egingo dira bi txandatan: uztailaren 7tik 13ra eta uztailaren 15etik 24ra.
Udaleku hauen helburu nagusia da euskaraz mintzatzen den hiru lurraldeetako gaztetxoek eguneroko komunikazioan eskola-eremutik kanpo erabiltzea eta, bizipen ludiko eta gozagarrien bidez, euskararekiko haien atxikimendua handitzea.

Izena emateko epea: Martxoaren 15etik apirilaren 12ra (Zozketa apirilaren 16an)

Partekatu!!!